2008/07/14

1989an Euskal Ezkontza egin zen jende askoren laguntzari esker: ikasle, irakasle, euskalzale,Aziak taldea, Udal Euskaltegia eta AEK. Hona hemen hori eraskusten duen bideoa, bide batez, parte hartzaile guztiei eskerrak ematea gustatuko litzaiguke.

2008/07/07

boomp3.com


Laudioko Udal Euskaltegian ikasten ari naiz. Gure euskaltegia Laudioko Lamuza parkean dago, horregatik bere ingurumaria oso polita da. Bertan dauden eraikinak Laudioko ikusgarrienetakoak dira, beste asko bota egin dituztelako. Gaur egun ia ez da geratzen eraikin zaharrik, behintzat erdigunean. Euskaltegiak bere xarma du, gelak nahiko handiak dira eta, leiho handiak dituztenez, argitasuna dute. Zorua egurrezkoa da, horrek berotasuna ematen dio. 2008. urte honetan 25 urte beteko ditu gure euskaltegiak eta dagoeneko ospatzen hasiak gara, hori dela eta, orain dela gutxi hamaiketakotxoa egitera gonbidatu gintuzten. Bertan patata tortilla eta sagardoa dastatu genituen, giro alaian. Goizeko ikasle guztiak sarreran elkartu ginen eta gero argazki batzuk atera zizkiguten.
Ustekabe atsegina izan zen. Primeran pasatu genuen eta berriz egitea espero dugu!

Baina, 25 urte hauetan ikasle asko pasatu dira bertatik eta hauei omenalditxo bat egitea otu zaigu, horretarako argazkiak eta bideoren bat aurkeztuko dizkizuegu bisitari guztioi.

Zuen etxean ikasle garaiko argazkirik baduzue eta blog honetan agertzea nahi baduzue, helbide honetara bidal dezakazue: laudio.ue@euskalnet.net.